XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure elikadura zaindu behar dugu

Sarritan esan edo entzungo zenituen era honetako esaldiak:

- Hagin batean txantxarra dut.

- Tripak nahastuta dauzkat: goragalea dut.

- Igerian zebilela liseriketa eten zaio.

- Apendizetik operatu dute.

- Zahartutako jogurta jan zuen eta diarrea dauka.

- Gutxi gosaldu dut eta goseak nago.

Txantxarra haginean

Esaldi hauetan liseri-aparatuan gertatzen diren arazo batzuk aipatzen dira.

Bila ezazu informazioa eta azaldu esaldi bakoitza (zer den, zerk sortzen duen, nola prebeni daiteken...).

Aipatu diren arazo batzuk organoren baten funtzionamendu txarraren ondorio dira, baina beste batzuk gure elikadura-ohiturak aldatuz konpon daitezke.

Hona hemen batzuk:

- Janariak ongi murtxikatu.

- Karamelu, gaileta, txokolate... gehiegi ez jan.

- Fluorozko irakuzketak egin noizbehinka.

- Jan ondoren ariketa bortitzik ez egin.

- Jan ondoren eta liseriketa edo txegosketa egin bitartean, ez sartu ur hotzetan.

- Egoera onean dauden janariak jan.

Orain arte aipatutakoaz gain ezagutuko dituzu noski egoki elikatzeko eta liseri-aparatua zaintzeko garrantzitsuak diren arau gehiago ere.

Eztabaidatu horiek taldean eta egin hormirudi bat denekin.

Bi taldetan sailka ditzakezue arauak: egin behar dena eta egin behar ez dena.